Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sasoian.info
Bigarren urtez jarraian, Moilako Lagunarteko Estropada antolatu du Zarauzko Arraun Elkarteak Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Kirol ekitaldi herrikoia da eta abuztuaren 2an jokatuko dute, goizez eta arratsaldez. Estropadak bateletan jokatuko dituzte,;hau da, lau lagunetako taldetan. Bertan parte hartu nahi duten laukoteek 20 euro sartu beharko dituzte Labural Kutxako 3035.0029.66.0290018426 kontu zenbakian, eta ondoren ziurtagiriaren argazkia 688.649.307 telefono zenbakiko whatsappera bidali, taldearen izenarekin batera.