Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko eta Aiako gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko Euskaraz Gazte Literatura Lehiaketa antolatuko du Orioko Udaleko Euskara Sailak 21. urtez. Izena emateko epea zabaldu du dagoeneko, eta lanak urriaren 31ra arte aurkeztu daitezkeela jakinarazi dute. Ipuinak eta poesiak euskaraz idatziak izan behar dute, eta jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oriotarra edo aiarra izatea, eta 16 urte beteta izatea.
Epaimahaia Orioko eta Aiako udaletako Euskara teknikariek eta Karkara aldizkariko kide batek osatuko dute. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako Kultur Etxean aurkeztu behar dituzte herritarrek, urriaren 31 baino lehen.
1urolakosta.hitza.eus