Emakume batek 'bahiketa espres' bat jasan duela Zarautzen salatu du

Zarauzko Hitza 2014ko uztailaren 24a

Emakume batek bahiketa espres bat jasan duela salatu du, eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko iturriek Urola Kostako Hitzari baieztatu dionez, emakume honek salaketa jarri du Zarautzen bahitu eta mehatxu bidez diru kopuru bat ematera behartu zutela ezezagun batzuk. Gaia delikatua dela nabarmendu dute Segurtasun sailek, eta momentuz ez dute azalpen gehiagorik eman.

Beste hedabide batzuk argitaratutakoaren arabera, gertakaria joan den uztailaren 16an izan zen, 11:30ak aldean, Zelai Ondo auzoa eta Mitxelena kalea batzen dituen bidegurutzean. Antza denez, bi emakumek 70 urteko emakume bati eskola bat non geratzen zegoen galdetu zioten, eta hura gerturatu zenean ibilgailu barrura sartu zuten. Jarraian, kutxazain batera eraman eta kontu korrontetik 2.000 euro ateratzera behartu zuten, eta eskatutakoa bete ezean bere familiakoei min egingo zietela mehatxatu zioten.

Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gertakariak aztertzeko eta emakumeak jarritako salaketa egiaztatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide