Lege Zaharren Enparantzan izango da. Atzo egin zuten uztaileko azken saioa, eta aurreko astean egindako adobeekin herrizka bat eraikitzen haurrak "gustura" ibili zirela nabaremendu dute. 25 haur inguru eta zenbait guraso elkartu ziren lehenbiziko saioan Salberdingo parkean, lur, hondar eta lastoa uraz oinekin nahastu ondoren, adobe txiki ugari egiteko. Atzo amaitu zuten Bassari herrixka eraikitzea.