Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez jarraian, Vista Alegreko II. Futbito Txapelketa jokatuko dute asteburuan, goizez zein arratsaldez. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu ditu izena ematerakoan, eta bildutako dirua bere osotasunean banatuko dute saritan: lehen sailkatuari %40 emango diote, bigarrenari %30, hirugarrengoari %20 eta laugarrenari %10. Jokalari guztiei elastikoak emango dizkiete opari.