Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baserritarren eguna, preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko eguna eta umeen eguna izango dira bihartik igandera bitartean. Hamaika ekitaldi da hiru egun hauetan:
EGITARAUAUztailak 24, osteguna
- 19:00. Azpeitia anitza mosaikoa. Herriko plazan.
Uztailak 25, ostirala. Baserritarren Euskal Eguna.
- 10:30. Goiz eresia. Azpeitiko Musika Banda eta Izarraitz Txistulari Taldea.
- XXX. Cesar Valverde Pilota Txapelketaren finalak, Frontoi Txikian. Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta. Kepa Peñagarikano pilotari profesionala omenduko dute.
- 11:00. Euskadiko XIX. Blonda Ganadu Erakusketa azoka plaza atzean, eta XVI. Ardi Gazta Txapelketa, plazan.
- 11:30. Nafarroako banderari omenaldia. Olazko Andre Mariaren plazatik herriko plazara.
- 12:00. XLII. Sagardo Txapelketa, herriko plazan. Txekor errearen eta hegaluze errearen pintxoak. Iker Zubeldia, Beñat Lizaso eta Sebaxtian Lizaso bertsolariak eta Lajatarrak, Lutxurdio eta Berastegi trikitilariak.
- 18:00. Kantu-poteoa. San Martin egoitzatik hasita.
- 18:30. Errekortarien Azpeitiko txapelketa nagusia, zezen plazan. Zezen Beltzek antolatuta.
- 19:30. Jainekin txaranga.
Uztailak 26, larunbata.
- 10:30. XXXIII. Usakume Tiro Txapelketa goizez eta arratsaldez. Gipuzkoako kopa. Lapatxen.
- 12:30. Herri-kirol ikuskizuna, Perez Arregi plazan. Aizkoran: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Joxe Felix Zubizarreta. Harri jasotzen: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria.
- 16:00. Txirrindularitzako XXXIV. Inazio Deuna Saria, plazatik hasita.
- 18:30. Olatuen Sorrera. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde. Gero, ekitaldia eta mokadua, plazan.
- 21:00. Afaria, azoka plazan.
- 23:30. Emon taldearen kontzertua, plazan.
Uztailak 27, Igandea, Umeen euskal eguna
- 10:00. Goiz eresia. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta banda gaztea.
- 11:00. Umeen meza nagusia, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak abestuta.
- 11:30. Sega ligako azken saioa, Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko zelaian.
- 11:30. Erraldoien desfilea.
- 12:00. Haurrentzako dantzak, herriko plazan.
- 12:30. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, plazan.
- 14:00. Haur eta gaztetxoentzako bazkaria, azoka plazan.
- 16:00. Haurrentzako jolasak.
- 17:00. Haurrentzako erromeria, plazan.
- 18:30. Saninazioetako zezenketetako zezenak aterako dituzte, zezen-plazan.
- 19:30. Urolatarrak txaranga.
Uztailak 28, astelehena
- 21:15. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Artzubiako plazan. Azpeitiko pasodobleak joko dituzte.