Lovis G. & AR taldearen kontzertua egongo da ostiralean

Zestoako Hitza 2014ko uztailaren 23a

Kontzertua Zestoako Alkorta tabernan izango da eta 19:00etan hasiko da. Lovis G. eta Antonio Romerok bossa nova musika mota eskaintzen dute. Taldea Lovis G. abeslari alemaniarraren eta Antonio Romero gitarra-jotzaile andaluziarraren arteko fusioa da; lehenengoak abestiak konposatzen ditu eta bigarrena abesti horiei aldaketak egiteaz arduratzen da. 2012. urteko urrian hasi ziren proiektu honekin eta jazz, brasilgo musika, soul eta heziketa klasikoa batuz, zuzeneko bizia eta akustikoa sortu dutela diote taldekoek, euren kantuak eta genero horietako klasikoen bertsioak uztartuz. Hona hemen Lovis G. & AR zuzenetako baten bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Oe_Huc9KPBA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide