Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak antolatuta, 15 herritarrek Etxez etxeko laguntza, geriatria laguntzaile eta elikagaien manipulaziorako ikastaroa egin dute. Lanbide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eskainitako ikastaroa 2013ko azaroan hasi zen eta ekainaren amaieran bukatu, eta astelehen arratsaldean eman zitzaizkien hiru ziurtagiriak udaletxean egindako ekitaldian. Bertan hartu zuten parte Eneko Etxeberria alkateak, Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Edurne Zubia Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoak. Udal ordezkariek ikastaroaren balorazio “oso positiboa” egin dute, izan ere, ikastaroa amaitzearekin batera, 15 partaideek lana aurkitu dute eta lan mundura sartzea lortu dute.