Illarramendik, Urangak, Alonsok eta Domingok padel txapelketako finala jokatu zuten. (Iturria: Karkara)
Igandean jokatu zen emakumezkoen Ranking I Padel Txapelketako finala eta Domingo eta Alonso izan dira 2014ko txapelketako irabazleak. Finala Domingo-Alonso eta Illarramendi-Uranga bikoteen artean jokatu zen eta partida estua eta bizia izan zela nabarmendu dute, aldaketez beteta. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie txapelketako parte hartzaile guztiei eta irailean berriz elkar ikusteko gonbita egin die guztiei, formatu berrituarekin hasiko baita padela ikasturte berriarekin batera.