Bihar banatuko dituzte Zumaiako argazki lehiaketako sariak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 23a

Zumaiako XXVI. Argazki Lehiaketako sari banaketa aste honetan egingo dute. Ostirala jaieguna denez, ostegun arratsaldean banatuko dituzte sariak, bihar. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Oxford aretoan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordu erdi inguru iraungo du saioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide