Festak direla eta, autobus geltokiak lekuz aldatuko dira Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 23a

Bihar, uztailak 24 ostegunetik abuztuaren 4ra bitartean, biak barne, Azpeitiko autobus geltokiak lekuz aldatuko dira Santio eta Saninazio festen ondorioz. Hala, Julian Elorza Hiribidea eta Burdinbidearen Museoko geltokiak ez dira erabilgarri egongo, eta horien ordez, sahiesbidean, Burdinbidearen Museoko oinezkoen zubiaren aurrean ipiniko da bi norabideetarako geltokia. Zumaia edo Donostiatik Azkoitira doazen autobusak Landetako biribilgunetik, kiroldegi ondotik sartuko dira herrigunera, Harzubiako biribilguneraino joan eta hortik aurrera ohiko ibilbideari jarraituko diote. Alderantzizko norabidean, Azkoititik kostaldera doazen autobusak ohiko lekutik sartuko dira eta Hartzubiko biribilgunean Landeta aldera hartuko dute, gero sahiesbidetik jarraitzeko.  
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide