Jose Luis Zumeta, hurrengoa Artea Merkatuan

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko uztailaren 23a

Txiki Agirre Keixeta-ren erakusketarekin hasi du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak Artea Merkatuan egitasmoa. Erakundeak Zarauzko Merkatu Plazako goiko solairua formatu handiko sormen lanak egiten dituzten euskal sortzaileen esku utziko du, haiek nahi duten moduko erakusketa antolatu dezaten. Horrez gain, erakusketa zabalik egongo den denboran artista bertan izango da, gerturatzen direnei obrari buruzko azalpenak eman eta haiekin harreman zuzena izateko. Abuztuaren 17ra arte egongo da ikusgai Keixetaren obra. Ondoren, Jose Luis Zumetaren txanda izango da. Usurbildarrak sasoi bateko lanak erakusteaz gain,  ekimenerako propio sortutako lanak ere jarriko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide