Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean, Santio egunez, jokatuko dira Ilunpe Pilota Elkarteak antolatuta, Cesar Valverderen Omenezko XX. Pilota Txapelketako finalak: Frontoi Txikian, 10:00etan.
Aurrebenjaminak izango dira jokatzen lehenak: lehen partida Aner Lizasok eta Unai Astigarragak jokatuko dute, bigarren partidan, berriz, lehian ariko direnak Oier Larrañaga eta Enaitz Alberdi dira.
Benjaminen txanda izango da gero. Lehen partida eskuz banakakoa izango da, eta Beñat Ezamak eta Joanes Azkuek jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, binakakoa izango da: Iker Otaegik eta Iñaki Arzalluzek aurrez aurre izango dituzte Jokin Bidezabal eta Eneko Odriozola.
Kimuen mailan partida bakarra jokatuko da, Iker Egigurenen eta Jakes Elosegiren artekoa, hain zuzen. Infantil mailan ere bakarra izango da lehia, baina lau pilotari izango ditu protagonista: Gorka Iriarte eta Ibai Olaizola batetik, eta Julen Egiguren eta Zuhaitz Eizagirre, bestetik.