Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hesolak heziketa eta sormen eskolen barruan, graffiti tailerra eskainiko du Haritz Iruretak larunbatean. Historia apur bat azaldu ostean, praktikara joko dute. Spraiaren erabilera eta truko txikiak irakatsiko dizkie parte-hartzaileei. Ebro Etxean izango da, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko 943-835568 telefonora deitu daiteke edota hesolakzarautz@gmail.com helbidera mezua idatzi.