Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiarrak ez ezik, zarauztarrak ere deitu dituzte eskubaloiko Espainiako selekziotik nazioarteko txapelketetan parte hartzeko. Zarauzko eskubaloi taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, Andrea Zaldua jubenila Espainiako selekzioarekin lehiatzen ari da azken egunetan, hondartzako eskubaloian.
Zalduaz gain, Julen Aginagalde infantila, Eneko Goenaga kadetea eta Mikel Amilibia jubenila ere deitu dituzte lehiaketetan parte hartzera.