Zabalak eta Garmendiak Munduko Txapelketa jokatuko dute Italian. (Egilea: Orioko Arraun Elkartea)
Ander Zabala eta Imanol Garmendia oriotarrak aulki mugikorreko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa lehiatuko dira etzitik aurrera, Varesen (Italia). Espainiako selekzioa ordezkatuz, pisu arineko lemazain gabeko lauko ontzian osatuko dute, Alvaro Romerorekin eta Jaime de Hazekin batera. Txapelketari bihar emango diote hasiera, baina oriotarrek ostegunean izango dute kanporaketa estropada (11:50ean eta 11:57an); errepeskako estropadak ostiralean jokatuko dituzte (11:43an eta 11:50ean); eta finala, azkenik, igandean, 13:45ean. Guztira, lemazain gabeko laukoan 12 ontzik hartuko dute parte: Espainiako selekzioaz gain, Kanada, Frantzia, Hungaria, Italia, Japonia, Turkia, AEB, Erresuma Batua, Norvegia, Alemania eta Suitza.