Kutxabanken kudeaketa pribatuaren kontra egin dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 22a

Azpeitian Bizi eta Lan taldeak deituta, Kutxabanken kudeaketa pribatuaren kontrako elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Goiko Kaleko Kutxabanken bulegoaren parean. Ondoren, hainbat herritar desjabetzeen, kudeaketa pribatuaren edota alderdi politikoen jarreraren aurkako paperak eskutan zituztela, bulego barrura sartu dira bakoitza bere aurrezkietatik diru kopuru bat ateratzera. Ez da inongo istilurik sortu. Protesta hau Kutxabanken probatizazioaren kontra azken astea egindako bigarren ekimena izan da hau; aurreko astean Ekai Centerreko Eñaut Apaolazak hitzaldia eskaini zuen Sanagustinen Kutxabanken eredu aldaketaren eta horren ondorioen inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide