Bihar hasiko dute Frontoi Txikiko Emakumezkoen VI. Paleta Txapelketa Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 22a

Leire Paredes eta Miren Arruti, Uxue Uzkudun eta Mireia Osaren aurka ariko dira bihar, 18:30etatik aurrera. Hori izango da Frontoi Txikiko Emakumezkoen VI. Paleta Txapelketako lehenbiziko partida. Ondoren Maialen Etxeberriak eta Leire Lopetegik Garazi Eizmendi eta June Aldairekin neurtuko dituzte indarrak. Eguneko azken partidan Ane Aizpurua eta Arrate Indo, Maite Redondo eta Esti Arriolarekin lehiatuko dira. Eguraldi txarra eginez gero, Zinema Pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide