Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Katukale irakurle taldeak ateak zabalik ditu. Irakurketa atsegin duen lagunez osatutako taldetxoa biltzen da ikasturtean zehar hilean behin, eta irakurtzeko zaletasuna dutenak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. «Lagun giroan literaturak irekitzen dituen hamaika ate zeharkatu nahi dituztenentzat aukera ezin hobea da», azaldu dute antolatzaileek.