Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo saninazioetako umeen eguna igande honetan, hilaren 27an, izango da eta egun horretarako hainbat ekintza antolatu dira. Aurreko astelehenean 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako umeekin bilera egin zuten antolatzaileek egun horretako egitaraua adosteko asmoz. Haur hauentzako egitaraua 18:30ean hasiko da afaria prestatuz. Afalostean, 22:30-23:00 ingurura arte ibiliko dira jolasean.
Afarian parte hartzeko izena egun hauetan eman ahal izango da Azpeitiko plazan: uztailaren 23an (16:00etatik 20:00etara) eta uztailaren 24an (16:00etatik 19:00etara). 5 euro ordaindu beharko dira eta bertan umeen argibideekin bete beharko den orria eta kolore arrosako elastikoa banatuko zaie.
2004 eta 2010 urte bitartean jaiotakoen izen ematea amaitu da jada. Hauek, eguerdiko 14:00etan, adinaren arabera, plazara edo berdura plazara azaldu beharko dira. Arratsaldeko 17:30ean, gurasoak plazara joan beharko dute haurrak jasotzera.