Urola Erdiko gazteek Global Training beka eska dezakete hilaren 28ra bitartean

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 21a

Iraurgi Berritzenek jakinarazi duenez, Garapenek, Donostiaren Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko gazteei zuzenduriko 80 Global Training beka eskainiko ditu. Beka hauen helburua EAE-ko gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea da. Programa nazioarteko mugikortasunera zuzentzen da, eta unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketan goi mailako titulua duten 30 urtetik beherako gazteei aukera ematen die atzerriko enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak egiteko. Praktika hauek beren perfil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuekin gauzatuko dituzte. Izena emateko epea uztailaren 28an amaitzen da, eta helbide honen bitartez egin daiteke :http://www.fomentosansebastian.org/es/becas-empleo-y-formacion/becas-de-internacionalizacion/listado-de-becas-20142015 Iraurgi Berritzenen wegunean beka hauei buruzko hainbat xehetasun eskura daiteke, eta baita izena emateko baldintzak, dokumentazioa eta hautaketa prozesuari buruzko hainbat argibide ere. Iraurgi Berritzenek interesdunei informazioa emango diela jakinarazi du, 943-02 60 69 telefonoan edo info@iraurgiberritzen.net helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide