Azpeitiko Udala gaur hasi da banatzen
saninazioetako egitaraua herriko etxeetara. Ostiralean, Santio egunez, baserritar eguna da. Egun horretan
pilota, gazta eta sagardo txapelketa jokatuko dira besteak beste. Arratsaldez, berriz,
Azpeitiko Errekortarien Txapelketa Nagusia. Ondoren, larunbatean ere hainbat ekitaldi da, eta igandean Umeen Euskal Eguna. Gero, Azpeitiko San Inazio jaiei ofizialki hasiera uztailaren 30ean emango diete. Txupinazoa Azpeitiko Argazki Elkartekoek botako dute.
Hainbat eta hainbat talderen kontzertuak iragarri dituzte aurtengo Azpeitiko jaietarako:
Emon (uztailak 26, plazan),
Belar Txarrak (uztailak 30, txosnetan),
Damba (uztailak 30, plazan),
Salda Badago (uztailak 30, txosnetan),
Imuntzo eta Beloki (uztailak 31, Olazko Andre Mariaren plazan),
Bad Sound System (uztailak 31, txosnetan),
Urtz (uztailak 31, plazan),
Ai Ene (uztailak 31, txosnetan),
Reincidentes (abuztuak 1, plazan),
Willis Drummond (abuztuak 1, txosnetan),
Kolpatu (abuztuak 1, txosnetan),
Rural Zombies (abuztuak 1, txosnetan),
Ezinean (abuztuak 2, txosnetan) eta
Su Ta Gar (abuztuak 2, plazan).