Koadrilen Arteko IV. Euskal Zorolinpiadak jokatuko dituzte abuztuaren 5ean Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 21a

  Koadrilen arteko zorolinpiadak jokatuko dituzte abuztuaren 5ean Getarian. (Egilea: Amaia Ventas) Salbatore Jaien barruan gero eta sona handiagoa dute koadrilen arteko euskal zorolinpiadak. Aurten ere ez dute hutsik egingo eta abuztuaren 5ean, asteartean, 16:30ean jokatuko dituzte Koadrilen Arteko IV. Euskal Zorolinpiadak. Bi mailatan banatuta izango dira; alde batetik, 12-15 urte bitarteko gaztetxoen taldeen elkarren aurka jokatuko dute eta bestetik, 16 urtetik gorakoak ariko dira. Sei lagunez osatutakoa taldeak izango dira eta gazte eta helduen kasuan neska-mutilez osatutako taldeak izan behar dutela zehaztu dute antolatzaileek. Horretaz gain, talde bakoitzak arduradun bat izendatu beharko du antolatzaileei jokoak prestatzen laguntzeko. Koadrilen arteko euskal zorolinpiadetan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a baino lehen udaletxean eta turismo bulegoan izena eman beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide