Uztailaren 13an jokatu zen Aian Gipuzkoako Sega Txapelketa. (Egilea: Aritz Mutiozabal)
Uztailaren 13an Aian Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zen eta epaileek Juan Joxe Lizasori eman zioten garaipena eta bigarren sailkatu zen Igor Esnaola 13 kilo gutxiago ebakita. Dena dela, gaur bertan jakinarazi dute akatsa izan zela belar fardoen kontaketa egiterakoan; antza denez epaileei batuketa egiterakoan fardo bat kontatzea ahaztu zitzaien. Gipuzkoako Sega Federazioak akatsa zuzendu du eta 2014ko Gipuzkoako Sega Txapelketako irabazlea Igor Esnaola dela jakinarazi dute Lizaso baino 97 kilo belar gehiago ebakita.