Gaztetxoen futbito txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 21a

Getariako Salbatore Jaietan  IV. Futbito Txiki Txapelketa jokatuko dute Lehen Hezkuntzako 1. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila bitarteko haur eta gaztetxoek. Abuztuaren 2an, larunbatean, 16:00etan abiatuko dute txapelketa eta antolatzaileek jakinarazi dute lau mailtan banatuta izango dela. Alde batetik, L.H. 1. eta 2. mailako haurrak; bestetik, L.H. 3. eta 4. mailakoak; hirugarren multzoan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoek jokatuko dute eta azken taldean D.B.H.ko 1. eta 2. mailako gaztetxoen norgehiagokak jokatuko dira. Taldeek gutxienez bost lagunez osatuak izan beharko dute eta lehian parte hartu nahi dutenek uztailaren 28a baino lehen udaletxean edo turismo bulegoan eman beharko dute izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide