Marmitako Txapelketa
Getariako Salbatore Jaiak iristear dira eta festa egunetan antolatzen dituzten txapelketa eta lehiaketetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena udal bulegoetan. Abuztuaren 9an, larunbatean, Koadrilen Eguna ospatuko dute eta 28. urtez Marmitako Txapelketa jokatuko da. Goizean goizetik parte hartzaileak herriko plaza eta frontoi inguruan bilduko dira marmitako ederrak prestatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dute parte-hartzaile kopurua 38 bikotekoa dela eta bertan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 13:30ak arte izango dutela izena emateko aukera. Iazko sardirunak zozketa pasa gabe txapelketan onartuak izango dira, baina horiek ere izena eman beharko dute. Bestalde, iaz zozketatik kanpo geratu zirenak aurten zuzenean txapelketan sartuko dira.
Marmitako Txapelketan bi sukaldariz osatutako taldetan parte hartu beharko dute eta bitako batek getariarra izan beharko du. Antolatzaileek jarriko dituzten behar diren osagaiak, sua eta lapikoa eta sukaldeko tresnak bikote bakoitzak eraman beharko ditu. Parte-hartzaile guztiek 09:15erako plazan egon beharko dute eta bertan lekuaren eta atuna hartzeko ordenaren zozketa egingo da lehiaketa hasi aurretik; 10:00etan hasiko da txapelketa. Antolatzaileek zehaztu dute bikoteek banatutako osagaiak bakarrik erabili ditzazketeela marmitakoa prestatzeko. Bikote bakoitzak gutxienez 20 lagunentzat marmitakoa egin beharko du eta 13:00etarako su guztiak itzali beharko dituzte; 13:15ean epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu.
Lehiaketaren ondoren marmitakoa jateko aukera izango da. Marmitakoa, postrea, sagardoa eta kafea izango da menua eta hilaren 29 eta 30ean eta abuztuaren 1ean bazkaltzeko lagun konpurua konfirmatu beharko da.