Ostegunetik igandera Orioko herriko plaza euskal gastronomiaren erreferente izan da. Bertan bisigu errea izan da protagonista, baina marmitakoa edota hegaluzea parrilan erreta dastatzeko aukera ere izan zuten jaira bertaratu zirenek. Horretaz gain, estropadek eta beste hainbat ekimenek giro ederra jarri dute Orion asteburu osoan zehar eta jendetza bildu da plaza inguruan.