Aniztasun Mosaikoa antolatu du Azpeitiko Elkar-ekin taldeak ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 21a

Santio bezperan eta jai giroa giro berezian jartzeko asmoz, Aniztasun Mosaikoa antolatu du Elkar-ekin taldeak ostegun honetarako, hilak 24rako. Ekimen honen bidez, "gure herriaren aniztasuna koloreen, musikaren eta testuen bidez" aldarrikatu nahi da, "aniztasun horrek aberatsagoa egiten duelako gure herria". Herritar guztiak gonbidatu dituzte mosaiko hau osatzen parte hartzera, "guztio herria, guztion parte hartzeaz egina, guztiok bizitzeko eta gozatzeko". Ostegunean 19:00etan ekingo diote mosaikoa osatzeari.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide