Urtero legez, jendetza bildu da XXXI. Galiziako Egunean Iñurritzako zelaian galiziako jaki tipikoak jateko. Besteak beste, olagarroa, lakoia, enpanadak eta bestelako jaki tipikoak eskaini dituzte, eta baita gazta eta albariño ardoa ere.
Bazkalostean ekingo diote berriz ere atsedenik gabeko jaiari. Musika eta dantza izango dira San Pelaion nonahi.