Marco Rivera mallorcarra eta Irati Mendia donostiarra gailendu dira 44. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. 00:34:20 denboran egin du lehenbizikoak bi udalerrien arteko 2.850 metroak igerian, eta bigarrengoak 00:35:18 denboran. Mendiak lau aldiz irabazi du proba hori eta, gainera, bere herrikide Ainhoa Oñatibiak 2006ean ezarritako marka haustea lortu du aurten.
Nerea Murua (00:39:09) eta Asier Etxabe (00:38:19) izan dira helbugara iristen lehenbiziko zarauztarrak. Guztira, 1.800 igerilarik hartu dute parte proban. Sailkapena ikusi nahi izanez gero, Kirolprobak.com webgunea bisita daiteke.