Oihana Goenaga brontzearekin (Izarraitz Igeri Elkartea)
Bigarren brontzea lortu du Oihana Goenaga igerilari azpeitiarrak Udako Espainiako Junior eta Absolutuen Txapelketan. Joan den asteazkenetik bihar (igandea) bitartean jokatzen ari dira Bartzelonan. Oihana Goenagaz (juniorra) gainera, Azpeitiko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (absolutua) eta Pablo Etxeberria (juniorra) ari dira parte hartzen. Ostegunean 50 metro librean brontzea lortu zuen Oihana Goenagak, eta gaur 100 metro libreko podiumean izan da beste brontze batekin. 58:54 denbora egin du, Euskal Herriko 15 urtekoen errekor berria.
Bihar bukatuko dituzte bakarkako probak: Pablo Etxeberria 400 metro librean ariko da, eta Jon Aizpuru 200 metro bularrean.
Informazio gehiago
Izarraitz Igeri Elkartearen blogean.