Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko karting proba jokatzen ari da. Bederatzi urtez ez da jokatu eta jende asko erakarri du. Karting lasterketekin batera, motor txikien eta Iñaki Alberdi auto gidariaren erakustaldia egin dute gaur Azpeitiko Perez Arregi plaza eta Damaso Azkue auzoen artean. Hauek dira parte hartzen ari direnak: Mikel Guridi, Iraitz Landa eta Ikel Asensio kimuen mailan; eta, helduetan: Iban Altuna (Ordizia), Jokin Agirre Segurola (Azpeitia), Iñaki Aiertza (Azpeitia), paul Mora (Aramaio), Aritz Urrestilla (Azpeitia), Oroitz Segurola (Azkoitia), Gorka Biain (Azpeitia), Iñaki Ubiria (Nafarroa), Ekain Aizpurua (Beasain), Aitor Bereziartua (Azpeitia), Julian Agirre (Elgoibar), Aitor Manso eta Xuban Uzkudun (Azpeitia).