Argazki galeria: Zarauzko 3×3 Eusko Protourra

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 19a

Bigarren urtez jarraian, Eusko Protour Zarautz antolatu du ZASTek astebururako,  Euskal Saskibaloi Federazioarekin batera. Atzo hasi zuten txapelketa, minibasketeko probarekin. Gaur infantilen, kadeteen eta juniorren txanda izan da. Goizez zein arratsaldez lehiatuko dira horiek. Bihar bukatuko dute aurtengo Eusko Protour Zarautz txapelketa. Goizez preminibasket txapelketa eta “Talai Mendi apartamentuak” beteranoen sariketa izango dira. Saskibaloiaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte aurten ere. Hala, patata tortila lehiaketa egingo dute.

Arratsaldez, hiruko txapelketaz gainera, Euskadiko saskibaloi jokalaririk onenak elkartuko dira “San Miguel 00” proba nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide