Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/fmWV4hsD0_4
Zarauzko Motxian bertso eskolak antolatuta, Bertso Eguna ospatzen ari dira herriko bertsozaleak. Hamaiketakoa egin ondoren, eguerdian ekin diote Bertso Txepelketari. Alde Zaharreko tabernetan zehar bertso erronka egin dute eta ondoren Egoki jatetxean bazkalduko dute guztiek elkarrekin. Bazkalostean jokatuko dute final handia.