Azpeitiko Gaztetxearen 9. urteurreneko ekitaldiak egiten ari dira gaur. Eguerdian baltsen jaitsiera izan da Urola ibaian. Beste urtetan ohi bezala, gaur ere giro bikaina jarri dute Gaztetxekoek Azpeitiko Alde Zaharrean eta Urola ibaiaren ibaiertzean. Ehunka lagunek jarraitu dute baltsen jaitsiera Azpeitiko plazatik Damaso auzora bitartean. Festak jarraitu egingo du goizaldera arte, hona hemen
egitaraua.