Gazako sarraskia gelditzeko eskatu dute Azpeitian

Nerea Uranga 2014ko uztailaren 19a

Atzo Azpeitian egindako elkarretaratzea (Eneritz Albizu/Uztarria.com). Azpeitian atzo (ostirala) arratsaldean, Gazako sarraskia gelditzeko eskatu zuten elkarretaratze baten bidez, Palestina aurrera. Israel boikot! zioen pankarta bat hartuta. Palestinaren Aldeko Lagunak elkarteak egindako deialdia izan da, eta dozenaka pertsona bildu dira Azpeitiko plazan. Zestoako EH Bilduk ere Gazaren aurkako erasoak berehala gelditzeko eskatu du. Adierzapen bat kaleratu dute, eta astearteko osoko bilkuran bozkatuko du udalbatzarrak. Zestoa Palestinako Bir Zeit herriarekin dago senidetuta. Orain dela hiru urte, hango alkate Yousef Nasser-i elkarrizketa egin zion HITZAk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide