Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Realaren aldeko Algorri Taldeak datorren denboraldiari begira hainbat aldaketa egingo ditu. Alde batetik, 2014-2015 denboralditik aurrera Txomin Agirre kaleko Garoa taberna izango da Algorri Taldearen egoitza berria eta Garoa tabernan egongo dira Anoetako partiduetako sarrerak eskuragarri. Bestetik, Anoetako partiduak ikustera joateako autobusean izena eman dutenek Laboral Kutxako 3035 0037 49 0370042750 kontu zenbakian sartu beharko dute dirua; Algorri Taldeko bazkideek 90 euro eta gainerakoek 130 euro. Autobusa ordaindu izanaren ordainagiria Garoa tabernan entregatu behar dute herritarrek autobuserako txartela jaso ahal izateko.