Getariako EAJ udal taldeak mozioa sartu du udalean alkateari eskatuz Udalaren webguneak .EUS domeinu izan dezan behar diren urrats guztiak eman ditzala. Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako aktibatuta egotea nahi dute jeltzaleek. Horretaz gain, herritarrak eta enpresak ere .EUS domeinu erabiltzera animatu nahi dituzte. Izan ere, Uxoa Larrañaga EAJko zinegotziaren esanetan “euskararen normalizaziorako inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak eraili behar ditugu eta .EUS domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri-erakundeen eginbeharra”. Larrañagaren iritziz "euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko”.