Eizagirrek eta Urangak brontzezko domina eskuratu dute Atlantiar Jokoetan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 18a

Uranga, Eizagirre eta Zubizarreta Jon Agirresarobe eta Jose Angel Iparregirre zinegotziekin Atlantiar Jokoetan. (Iturria: Karkara) Uztailaren 14tik 18ra bitartean 2014ko Atlantiar Jokoak jokatu dira Frantziako St. Gilles Croix de Vie hirian eta Naroa Eizagirre aiarrak eta Edith Uranga oriotarrak brontzezko domina eskuratu dute bertan. Orioko Arraun Elkarteko bi arraunlari gazteak aulki mugikorrean Euskadiko selekzioarekin aritu dira, Eizagirre arraunean eta Uranga lemazain, eta hirugarren postuan sailkatzea lortu dute Pays de la Loire eta Aguitaine taldeen atzetik. Bestalde, Unai Zubizarreta oriotarrak Euskal Surf Selekzio Gaztearekin parte hartu du bodyboard modalitateetan, bera izan da modalitate horretan euskal ordezkari bakarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide