Bigarren eskuko azoka egingo dute hilaren 26an plazan. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Uztailaren 26an bigarren eskuko azoka jarriko dute Orioko plazan 10:00etatik 15:00ak ingurura arte. Nahi izanez gero herritarrek bertan salmentagunea jartzeko aukera izango dute eta horretarako aldez aurretik udaletxean izena eman beharko dute. Udala arduratuko da mahaiak eta astoak jartzeaz eta herritarrek muntatu beharko dute postua. Bertan parte hartu nahi dutenek udaletxera 943 83 03 46 telefono zenbakira hots egin beharko dute datorren osteguna baino lehen.