Haur bat kukañatik salto egiten, asteazkenean moilan.
Lorentxo Portularrume
Herenegun egin zuten Kukaña Festa Zarauzko moilan. ZAE Zarauzko Arraun Elkarteak antolatutako Moila biziberritzen egitasmoaren barruan egin zuten. Elkartearen asmoa, garai batetan bezala, uztailean eta abuztuan arratsaldez itsasgora izango den bina ostegunetan festa hori errepikatzea da. Asteazkenean jendetza bildu zen moilan.
Argazkia:
Lorentxo Portularrume