25 haur elkartu dira Zarautzen Bassari herrixka eraikitzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 18a

Haurrak eta gurasoak Bassari herrixka eraikitzen atzo. 25 haur inguru eta zenbait guraso elkartu ziren atzo Salberdingo parkean, Bassari herrixka eraikitzeko. Lur, hondar eta lastoa uraz oinekin nahastu ondoren, adobe txiki ugari egin zituzten. Horiek lehortzen utzi zituzten datorren astean lanarekin jarraitzeko. Asteazkenean, hilaren 23an bilduko dira berriz ere 18:30ean, bassari herrixka  eraikitzeko. Egun berean etxeei zurezko teilatuak jarriko dizkiete, Hondarrezko Gaztelua taldearen gidaritzapean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide