Azpeitiko Gaztetxeak 9. urteurrena ospatuko du bihar. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta berrikuntza nabarmena izango du, gainera: Gaztetxeko batukada taldearen estreinaldia.
Noski, ez da faltako azken urteotan indarra hartu duen baltsa jaitsiera. Urola ibaian murgilduko dira gazteak beste behin, eta baltsak prestatzen dihardute azken egunotan. Hala ere, oraindik norbaitek parte hartu nahiko balu, garaiz dagoela adierazi dute, eta Gatzetxean badagoela baltsak egiteko materiala. Baltsa jaitsiera honekin emango zaio hasiera urteurren festari. Era berean, baltsa jaitsieran ibaia errespetatzeko eskatu dute Gaztetxekoek. «Ibaia, hasi aurretik bezain garbi edo garbiago utzi behar dugu». Dena den, aurreko urteetan bezala, Gaztexeko talde bat ere ari da baltsa prestatzen, besteen atzetik joan eta uretan gera litezkeen trasteak edo zikinkeriak jasotzeko.
Bazkaria izango da ondoren Gaztetxean. Txartelak salgai daude dagoeneko Orkatz, Korrale eta Txarrantxa tabernetan. Aurrez erosten duen ikasle edo langabetuari 8 euro kostako zaio, eta egunean bertan 10 euro. Lana dutenek, berriz, aurrez erosita 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta 15 euro egunean bertan.
Bazkalostean estreinatuko da Gaztetxeko batukada taldea. Duela aste batzuk egin zuten taldea osatzeko deialdia, eta «talde polita» bildu direla adierazi dute. Azken asteotan instrumentuak bildu eta egin eta batukadako erritmoak entseatzen aritu dira. Kalejira egingo dute, beraz, bazkalostean.
Iluntzean, afari-meriendaren ondoren, kontzertuak izango dira, Bertsotabern (Irlandar musika eta inprobisazioa egiten duen Gasteizko taldea), eta Odolkiak Ordainetan (rock and roll-a Tafallatik) taldeen eskutik.
Azpeitiko Gaztetxearen urteurreneko egitaraua
- 11:00. Baltsen erakusketa eta hamaiketakoa plazan.
- 12:00. Baltsa jaitsieraren hasiera.
- 14:30. Bazkaria Gaztetxean.
- 17:00. Gaztetxetik abiatuta, Gaztetxeko Batukadarekin kalejira eta ur-jolasak.
- Ondoren. Pintxo-jana Gaztetxean.
- 22:30. Kontzertuak Gaztetxean: Bertsotabern eta Odolkiak Ordainetan.