Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Anaitasuna Futbol Elkarteak alebin eta infantil mutilen eta infantil nesken taldeak osatzeko deialdia egin du. Hilaren 21ean, 23an, 28an eta 29an infantil mutilak (2002an jaioak) elkartuko dira, 17:00etan. Hilaren 22an, alebin mutilen (2003an jaioak) txanda izango da, 17:30ean. Infantil neskak, berriz, 18:30ean elkartuko dira, 18:30ean. Saioak San Joango futbol zelaian izango dira, eta beharrezkoa da entrenatzeko arropak eramatea.