Katukale irakurle taldeak datorren ikasturteko programa aurkeztu du

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko uztailaren 17a

Katukale irakurle taldean izena eman daiteke Getariako Katukale irakurle taldeak 2014-2015 ikasturteko programazioa prestatu du. Irakurketa atsegin duen lagunez osatutako taldetxoa biltzen da ikasturtean zehar hilean behin eta irakurtzeko zaletasuna dutenak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. "Lagun giroan literaturak irekitzen dituen hamaika ate zeharkatu nahi dituztenentzat aukera ezinhobea da Katukale irakurle taldea" azaldu dute antolatzaileek. Bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Hurrengoa da 2014-2015 ikasturterako programa. Irailak 25: Lander Garroren Gerratxikia. Urriak 30: Paul Austerren Sunsetpark. Azaroak 27: Pablo Sastreren Gauzen presentzia. Abenduak 18: Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko. Urtarrilak 29: Danele Sarriugarteren Erraiak. Otsailak 26: Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez. Martxoak 26: Mari Luz Estebanen  Amaren heriotzak libreago egin ninduen. Apirilak 30: Andu Lertxundiren Otto Pette. Maiatzak 28: Raul Zeliken Lagun armatua. Ekainak 18: Alice Munroren Zorion handiegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide