Azpeitiko Udala Magdalena auzoa txukundu eta egokitzeko hainbat lan egiten ari da, auzoa biziberritzeko asmoarekin eta bertako bizilagunen eskaerei erantzuteko. Hala, Magdalenako ospitalearen eta baselizaren inguruak egokituko ditu. Horretarako, orain auzoan hoditeria berritzen ari da udala. Hoditeria berriarekin auzoan euriteetan sortzen diren arazoak saihestu nahi dituzte. Aurreko astean hasi zituzten lanak. Aurrekontua 80.000 eurokoa da, eta udalak horren erdia ordainduko du.