Asto apustua jokatuko dute bihar, Azkoitiko Gurean

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 18a

Zestoako Akoa auzoko Albizu anaien eta Azkoitiko Koatei baserrikoen arteko asto apustua jokatuko dute bihar, Azkoitiko Gurea probalekuan, 22:00etan. Bien artean 3.000 euro daude jokoan, eta astoek 300 kilo baino gehiago pisatzen badituzte, kilo bakoitzeko kiloko gainkarga eraman beharko dute. Pisaketak 20:00etan egingo dituzte, Excavaciones Lagunak enpresaren pabilioian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide