Bihar Zarauzko Indigo taldeak kontzertua eskainiko du Txiki Polit tabernako terrazan,
Txiki Politeko arratsaldeak ekimenaren barruan. Harekin batera izango da Iker Lauroba donostiarra, Lauroba eta Triki ta ke taldetako kidea, besteak beste. Musikaz gozatzeaz gain, pintxoak dastatu ahalko dituzte bertaratzen direnek, doan. 20:00etatik aurrera izango da hori guztia.