Karmengo Amaren Eguna ospatu dute gaur arrantzaleek Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko uztailaren 16a

Karmengo Amaren Eguna ospatu dute Orion. (Egilea: Aiora Larrañaga) Karmengo Amaren Eguna izan da gaur eta Orioko kristauek ospakizuna egin dute moilan. Arrantzaleen zaindaria da Karmengo Ama eta iluntzeko meza bukatuta elizatik moilarako prozesioa egin dute irudiaren atzetik. Moila eta plaza inguruan jendetza bildu da eta dantzariek agurra dantzatu diote Karmengo Amari; irudia propio apaindutako tokian jarritakoan apaizaren bedeinkazioa jaso dute eta lore eskaintza egin dute bertaratu direnek. Ekitaldia amaitutakoan elizara bueltan itzuli dira herritarrak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide