Landare eta baserriko produktuen azoka izango da larunbatean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 16a

Landare azoka iaz, Zarautzen. Leire Ventas Goizeko 09:00etan hasi eta egurdiko 14:30a bitartean askotariko produktuak aurkituko dituzte Zigordia kaleko postuetan, larunbatean: baserriko produktuak, barazkiak, kontserbak, loreak, zuhaixkak, lorategiko apaingarriak, lore potoak, sukaldatzeko landare usaindunak.... Halako azokak "arrakasta handia" izaten dutela-eta, herritarrei erosketa "gune egokia" eskaini eta ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera eman nahi izan dio Zarauzko Udalak, eta horregatik antolatu du landare eta baserriko produktuen azoka hilaren 19rako. "Azokak gure kulturan ohitura handia duten ekimenak dira", nabarmendu dute udaletik: "Betidanik, baserritarrek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da horien eta kontsumitzaileen artean. Elkar ezagutza honek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzi duten jakiteko". Zentzu horretan, ekoizlearen eta eroslearen artean "konfiantza handiagoa" sortzen dela gaineratu dute. Hala, herritarrei bertaratzera animatu dituzte, eta baita balkoi eta etxe inguruak apaintzera ere, "etxeko jan biltegia hornitu eta gutiziaren bat" egiteaz gain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide